Atletismo eskola

mugiment kiroltxartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

2018/2019 Ikasturtean atletismo eskolan amaitzen duten ikasleen izen-emateak

Atletismoa

Ekainak 4ko asteartetik ekainak 11ko asteartera

Atletismoko kirol eskolako ikasleek, 2018/19 ikasturtea amaituta, jarraitu nahi badute, ebaluazio buletinarekin eta Udal kirol eskoletako jardueren koadernoarekin batera, gutun bat jasoko dute eta azpian 2019/20 ikasturterako programatutako egunak eta orduak agertuko dira.

Azpiko zati hori eskolako monitoreari entregatuko zaio ekainak 11 baino lehen, behar bezala sinatua eta X erabiliz 2019/20 ikasturterako adinaren arabera hautatutako egun eta orduekin.

MATRIKULA urriaren hasieran kobratuko da. Bankuko kontua aldatuz gero, jakinaraztea eskatzen dizuegu.

Atletismo eskolan ikasle berrien izen-ematea

Atletismo

Irailaren 24ko asteartetik irailaren 25eko asteazkenera, 08:00etatik 14:00etara Lasesarre kiroldegian, iriste ordenaren arabera, plazak osatu arte

2019/20 ikasturterako atletismoko kirol eskolan matrikulatu nahi duten ikasle berriek Lasesarreko kiroldegiaren bulegoetan aipatu egunetan entregatu beharko dute izen-ematearen orria beteta eta sinatua. Hori koaderno honen amaieran ageri da.

Irailean harpidetutako ikasleen matrikula eta lehenengo hiruhilekoaren zenbatekoa urrian helbideratuko da.

Gainerako bi hiruhilekoen zenbatekoa izen-emateko orrian adierazten den kontu zenbakian helbideratuko da.

Tokia

Done Bikendiko Kirol Hiria, Francisco Gómez, 61 - 48901 Barakaldo

Jardueraren iraupena

Urriaren 1etik ekainaren 20ra

Oharra: atletismoko eskolara joateko egunak eta ordutegiak, koadernoan adierazitakoari jarraiki, jaiotze-urteari dagozkionak izango dira.

Adinak eta kategoriak
(2012-2013) Mini benjaminak
(2009-2010-2011) Benjaminak eta Kimuen 1go urtekoak
(2007-2008) Kimuen 2. urtekoak eta Haurren 1go urtekoak
(2004-2005-2006) Haurren 2. urtekoak eta Kadeteen 1go urtekoak
Helburuak
  • Participación Barakaldoko udalerriko ikasleak kirol-, prestakuntza- eta gizarte- proiektuan parte hartzea.
  • Ikaslearen heldutasun-mailarekin bat, ezaugarri fisikoak eta psikologikoak harmoniaz garatzen laguntzea.
  • Atletismoak dituen espezialitate desberdinetan, ikasleei prestakuntza teknikoa eskuratzea.
  • Lehiaketarako probak hautatzeko orduan atleta orientatzea.

Cuotas

Harpidedunak

39.15 € / Matrícula
Hiruhilekoko kuota: 27,15 €

Harpidetu gabeak

39,15 € / Matrícula
Hiruhilekoko kuota: 39,25 €