Informazio orokorra

mugiment kiroltxartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

Informazio orokorra

  • Ikastaroa amaituta, eskolako arauen arabera, ebaluazio buletinean egiaztatzen den mailan edo dagokien kategorian jarraitu nahi duten ikasleek, bulegoetan aipatu datan izen-emateko orria entregatuko dute.
  • 2019/20 ikasturterako izen-emate ordena zorrotzari erreparatuko zaio eskola desberdinen egun eta orduetan, koaderno honen orrialdeetan argitaratutakoarekin bat.
  • Izen-emateko orria oso-osorik bete beharko da letra argi eta ulergarria erabiliz eta Lasesarre kiroldegiaren bulegoetan entregatuko da eskola bakoitzerako adierazitako egunetan.
  • Ekainean ikasle beteranoek edozein Udal Kirol Eskolatan izena emanez gero, EKAINAREN amaieran matrikula HELBIDERATUKO DA.
  • Ikaslea egiaztatutako ikastaroan inskribatua geldituko da, matrikula ordaindu ostean. Ordainagiria ez bada ordaintzen, Eskolan automatiko baja emango zaio.
  • Hiruhileko bakoitzeko kuotaren zenbatekoa hiruhileko bakoitzari dagokion hilaren lehenengo egunean helbideratuko da.
  • Ikasle beteranoek ekainean matrikula ez badute legeztatu, bakarrik irailean aipatutako egunetan egin ahal izango dute. UKE bulegoetan (Lasesarre kiroldegia) ekaineko buletinean egiaztatu den mailan izen-ematea egitean, betiere plaza libreak badaude
  • Irailean harpidetutako ikasleen matrikula eta lehenengo hiruhilekoaren zenbatekoa urrian helbideratuko da.
  • Banku datuak aldatu badira, halabeharrez UKEren bulegoetatik (Lasesarre kiroldegia) pasa beharko da aldaketa egiteko.
  • Edozein eskolatan behin betiko baja emanez gero, UKEren bulegoetan jakinarazi beharko da.
  • Berriz hasi nahi izanez gero, ezinbestez sartzeko maila proba berriak egin beharko dira hala eskatzen duten eskoletan.
  • Udal Kirol Eskoletan inskribatutako ikasle harpidedun eta ez-harpidedun guztiek instalazioetara sartzeko txartela izango dute eta nahitaez erabiliko behar da sartzeko.
  • UKEk Udal Kirol Eskoletara bideratutako edozein instalazio beste helburu batzuetarako erabiltzearen aukera gordetzen du, betiere herritarren interes beharrak direla-eta, nahitaezkoa denean. Dena den, aldez aurretik ikasleei jakinaraziko zaie.
  • Edozein Udal Kirol Eskolatan inskribatuz gero, informazio koaderno honetan jasotzen diren arauak onartzen dira.