Deskargak
mugiment kiroltxartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.
Informazio orokorra kirol jardueren ikastaroetarako
- Plaza libreak dituzten ikastaroetarako izen-ematea urteko lanegun guztietan formaliza daiteke
hurrengo tokietan:- Lasesarreko kiroldegiko eta Gorostitzako kiroldegiko harreran: Clara Campoamor hiri zentroan, Gurutzetako hiri zentroan, eta Lasesarre kiroldegia eta Gorostitzako kiroldegietan ematen diren ikastaroentzako.
- Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, Barakaldo Kirolarekin zorrik ez izatea beharrezkoa da.
- Ekainean ordainduz gero, urrirako plaza gordeko da.
- Ikastaroek eskainitako plazen % 50 betetzen ez badute, B.K. bertan behera uzteko aukera gordetzen du.
- Ikastaroan plaza mantentzeko, dagokion hilabetea ordaindu beharko da.
Kirol-jarduera inklusiboei Buruzko informazioa
Kirolaren Udal Institutuak GaituzSport Fundazioaren laguntza izango du
desgaitasuna duten edo muga funtzionalak dituzten pertsonei kirola
egiteko udal-eskaintzan parte hartzeko aukera eskaintzen duen programa
inklusibo bat egiteko, betiere, ibilbide inklusibo baten barruan.
Zertan datza?
Kirol-jarduera batean izena eman aurretik, balorazio tekniko pertsonal
bat egingo da, gero, jarduerarik egokienaren aldeko orientabideak eman
ahal izateko.
Bestalde, jarduera hori modu inklusiboan egiteko beharrezkoak diren
laguntzarako baliabideak eskainiko dira.
Zer baliabide eskaintzen dira?
- Balorazio funtzionala.
- Laguntzeko begiraleak.
- Laguntza aldageletan.
- Prestakuntza ematea tartean dauden gainerako profesionalei.
- Etengabeko aholkularitza eta orientabideak.
Informazio gehiago :
GaituzSport -Making Socia
622022063 – 946065626
info@gaituzsport.eus
www.gaituzsport.eus
@gaituzsport
Izen-ematea eta kuota ordaintzea
- Hilabeteko kuota banku-helbideratzeaz ordaindu beharko da derrigorrean.
- Edozein ikastarotan izena emateko, ezinbestekoa da izena ematen den unean banku-kontuaren zenbakia ematea.
- Erakundeak ikastaroa bertan behera uzten badu bakarrik itzuliko da zenbatekoa.
Ikastaro batean baja emateko
- Aurreko hilabeteko azkeneko astean Gorostitza edota Lasesarreko kiroldegiko harreretatik pasa ostean eta jardueran baja inprimakia osatu ondoren.
- Ordainagiria helbideratuta ez badago edo itzultzen bada, plaza galduko da.
- Adineko jendearentzako gimnasia: Ikastaroetara justifikatu gabe eta aldez aurretik jakinarazi gabe huts egiten bada (5 hutsegite hiruhileko bakoitzeko), ikastaroan parte hartzeko eskubidea galduko da, baina ordainketa egin behar izateari eutsiko zaio beti.
Uretako jardueren egutegia
Urtarrila
• 4 eta 5 (astelehena eta asteartea): jarduera guztietarako, adinduentzako gimnasiaren
kasuan izan ezik, klaseen hasiera.
• 5 (asteartea): Gurutzeta hiri-zentroan eta Clara Campoamor hiri-zentroan ez da
irakaste eguna izango, instalazioak ixteagatik.
• 7 (osteguna): adinduentzako gimnasiaren klaseak hastea.
kasuan izan ezik, klaseen hasiera.
• 5 (asteartea): Gurutzeta hiri-zentroan eta Clara Campoamor hiri-zentroan ez da
irakaste eguna izango, instalazioak ixteagatik.
• 7 (osteguna): adinduentzako gimnasiaren klaseak hastea.
Otsaila
INAUTERIAK
• 16 (asteartea): adinduentzako gimnasiaren programarako inauteriak.
• 16 (asteartea): adinduentzako gimnasiaren programarako inauteriak.
Martxoa
ASTE SANTUA
Adinduentzako gimnasiari dagokion programaren barruan:
• 30 (asteartea): klaseen azkeneko eguna.
Adinduentzako gimnasiari dagokion programaren barruan:
• 30 (asteartea): klaseen azkeneko eguna.
Apirila
ASTE SANTUA
Adinduentzako gimnasiari dagokion programaren barruan:
• 13 (asteartea): klaseei berrekitea.
Adinduentzako gimnasiari dagokion programaren barruan:
• 13 (asteartea): klaseei berrekitea.
Ekaina
• 29 eta 30 (astelehena, asteartea): kurtso amaiera.
Urria
4 eta 5 (astelehena, asteartea): jarduera guztietarako ikastaroaren hasiera.
Abendua
• 7 (asteartea): ez da irakaste eguna.
• 21 (asteartea): adinduentzako gimnasiarako azkeneko klase eguna.
• 24 eta 31 (ostirala): ez dira irakaste egunak.
• 21 (asteartea): adinduentzako gimnasiarako azkeneko klase eguna.
• 24 eta 31 (ostirala): ez dira irakaste egunak.