Informazio orokorra

mugiment kiroltxartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

Uretako jarduera inklusiboei buruzko informazioa

Kirolaren Udal Institutuak GaituzSport Fundazioaren
laguntza izango du desgaitasuna duten
edo muga funtzionalak dituzten pertsonei kirola
egiteko udal-eskaintzan parte hartzeko aukera eskaintzen
duen programa inklusibo bat egiteko, betiere,
ibilbide inklusibo baten barruan.

Zertan datza?

Kirol-jarduera batean izena eman aurretik, balorazio
tekniko pertsonal bat egingo da, gero, jarduerarik
egokienaren aldeko orientabideak eman ahal
izateko.
Bestalde, jarduera hori modu inklusiboan egiteko
beharrezkoak diren laguntzarako baliabideak eskainiko
dira.

Zer baliabide eskaintzen dira?

  • Balorazio funtzionala
  • Laguntzeko begiraleak
  • Laguntza aldageletan
  • Prestakuntza ematea tartean dauden gainerako profesionalei
  • Etengabeko aholkularitza eta orientabideak

Informazio gehiago :

GaituzSport -Making Socia
622022063 – 946065626
info@gaituzsport.eus
www.gaituzsport.eus
@gaituzsport

Igeriketa ikastaroei buruzko informazio orokorra

  • Ikastaroetan parte hartzeko eskatzen den adina beteta izan beharko da ikastaroa hasten den hilabetean.
  • Ikastaroetan parte hartzeko ez da zorrik izango UKErekin.
  • Igeriketa-ikastaroetan aurretiaz izena emateko data eta inskribapenen data bakarrik abonatuentzat izango dira.
  • Izen-emate librea (abonatuak eta ez-abonatuak) zozketaren eguna igaro eta bi egun geroago hasiko da.
  • UKEk ikastaroak bertan behera uzteko aukera gordeko du, izen-emateak eskainitako plazen % 50era iristen ez badira.
  • zen-emateak eta zozketak ikastaroak irakatsiko diren kiroldegian bertan egingo dira.

Ikastaroen prezioak

Abonatuen kuota

39,20€ /
Hileko ur jarduerak: 21,85€
haurtxoentzako igeriketa: 31,90€
Hileko matroigeriketa: 15,35€
Hurbilketa 3 urte: 19,60€

Ez-abonatuen kuota

61,20€ /
Hileko ur jarduerak: 33,10 €
haurtxoentzako igeriketa: 49,85€
Hileko matroigeriketa: 23,90€
Hurbilketa 3 urte: 30,65€

Egutegia

  • Lasesarreko igerilekuak eta Spa: apirilaren 6tik apirilaren 13ra, biak barne, igerilekuak jendearentzat itxiko dira (Eusko Jaurlari tzaren 32/2003 Dekretua, 2003ko maiatzaren 8ko EHAA).

Zozketaren bidez egiten diren igeriketa ikastaroetarako arauak

Aldez aurretiko izen-ematea
Aurrez aurre egingo da kiroldegien harreran: Lasesarre kiroldegian
goizeko 8:00etatik, ilun tzeko 20:00etara; Gorostitza kiroldegian goizeko
8:15etik iluntzeko 20:00etara. Ikastaroa gauzatu nahi duen
abonatuaren zenbakia edo izen-deiturak adieraziko dira, honez
gain, kontu korronteko zenbakia ere adierazi beharko da.
Aldez aurretik izena ematean pertsona bakoitzak frogagiria jasoko du
eta nahi duen ikastaroaren maila, egunak eta orduak agertuko dira.
Eskatzaile bakoitzak ikastaro ordutegi eta instalazio bakar batean
eman dezake izena. Bi instalazioetan kurtso berean izena ematekotan,
UKEk baliogabetzeko gaitasuna izango du. Eta arau-hausleak
ezingo du erreklamaziorik burutu.
Aldez aurretik izena eman dutenen behin-behineko zerrenda
Aldez aurretiko izen-ematearen epea amaitu eta hurrengo egunean
behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Datuak babesteko legea
aplikatuz, zozketarako ordena zenbakia eta abonatuaren zenbakia
azalduko dira.
Zozketa
Zozketa Gorostitza Kiroldegian goizeko 10:00etan eta Lasesarre
Kiroldegian 12:00etan gauzatuko dira.
Zenbaki bana aterako da kurtso bakoitzarentzat.
Ordorengo tokiak elkarren segidan joango dira, aterata ko zenbakitik
abiatuta.
Plaza lortu duten abonatuen zerrendak jendaurrean jartzea
Onartuen zerrendak ez du izen-abizenik izango, datuak babesteko
legea betetzeko.
Ikastaro bakoitzari dagokion zerrendan plaza lortu duten abonatuen
zenbakiak nabarmenduko dira.
Ikastarorako ordainketa formalizatzea
Ikastaroa hasi baino lehen banku-helbideratzearen bidez
ordainduko da.
Plaza lortu duen pertsona orori ikastaroaren zenbatekoa
helbideratuko zaio, idatziz uko egin duenari izan ezik.
Arrazoi justifi katurik gabe, ikastaroan borondatez baja emanez gero,
ikastaro guztia ordaintzez ez zaio salbuetsiko. Hala egiten ez bada,
ezingo du beste ikastaro batean izena eman, UKErekin zorra kitatu baino
lehen.
Kasu hauetan itzuliko da ordaindutako zenbatekoa:
1- Kiroletarako Udal Institutuak ikastaroa bertan behera uzten badu.
2.- Justifi ka daitezkeen osasun-arrazoiengatik erabiltzaileak itzultzeko eskatzen
badu.
3- Ikastaroa hasi ez bada.
4- Baja emango zaie matrikulatu baina ikastaroaren mailari aurre egiteko
prestatuta ez dauden ikasleei.
Zozketan zortea izan duten abonatuek ikastaroak dirauen
bitartean abonatu izaten jarraitu beharko dute.
Klaseek 45’ iraungo dute.
Ohitzeko igeriketa klaseek eta haurtxoentzat direnek 30’ iraungo dituzte.

Gai interesgarriak ama/aita/tutoreentzat

  • Itxarote-zerrendan inskribatutakoek ondorengo zozketetarako ez dute eskubide berezirik izango.
  • Ikastaroetan parte hartzeko eskatzen den adina beteta izan beharko da ikastaroa hasten den hilabetean.
  • Pedagogi arrazoiak direla-eta, baita haurrek hobe ikasteko ere, aita/amak igeriketa-klaseetan bertan ez egotea gomendatzen da.
  • Ikastaroaren azken-aurreko egunean guraso guztiak egon ahal izango dira igerilekuko harmailetan igeriketa-klaseak ikusteko.
  • Ikastaroa amaitutakoan, monitoreak idatziz jakinaraziko die lortutako maila.

Urtean zehar, UKEk MUGI ZAITEZ programaren barruan jarduera fi sikoei buruzko doako tailerrak eskaintzen dizkie abonatu eta ikasleei.

UKEren web orrian eta kiroldegien harreretan kontsulta daitezke.