Deskargak
2018-19 Ikasturtean pilota eskolan amaitzen duten ikasleen izen-emateak
Pilota
Pilotako kirol eskolako ikasleek, ikasturtea amaituta, 2019/20 ikasturterako matrikulatunahi badute, Lasesarre kiroldegiko bulegoetan ekainean aipatutako egunetan entregatu beharko dute izen-emateari buruzko orria betea. Koaderno honen amaieran dago.
Izen-ematea entregatzean, MATRIKULA ekainaren amaieran kobratuko da eta horrek plaza gordetzeko eskubidea emango du. Helbideratzea adierazten diguzun kontu zenbakian egingo da.
Lehenengo hiruhilekoaren (urri-abendua) zenbatekoa urrian helbideratuko da. Baja emanez gero, matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko.
Pilota eskolan ikasle berrien izen-ematea
Pilota
Pilotako kirol eskolan matrikulatu nahi duten ikasle berriek Lasesarreko kiroldegiaren bulegoetan aipatu egunean entregatu beharko dute izen-ematearen orria beteta eta sinatua. Hori koaderno honen amaieran ageri da.
Irailean matrikulatutako ikasleen matrikula eta lehenengo hiruhilekoaren zenbatekoa urrian helbideratuko da.
Gainerako bi hiruhilekoen zenbatekoa izen-emateko orrian adierazten den kontu zenbakian helbideratuko da.
Tokia
Jardueraren iraupena
- Pilota eskolara asistentzia astean bitan egituratzen da.
Programatutako egunen artean eta monitorearekin adostu ostean, umeek gehienkomeni zaizkienak hautatu ahal izango dituzte, ikasleen kopuruak ahalbidetzen badu.
Kategoriak
Benjamina (2010-2011)
Kimua (2008-2009)
Haurra (2006-2007)
Adinak
Helburuak
- Barakaldoko udalerriko ikasleei kirol-, prestakuntza- eta kultura-proiektua aditzera ematea.
- Entrenamendu talde desberdinak egituratzea, adinen eta kirol modalitate horretarako gaitasun pertsonalen arabera.
- Eskola txapelketetan ikasleek eskolan parte har dezaten jarraitzea.
- Pilotariak pilota klubetara irits daitezen bultzatzea.