Deskargak
2018-19 Ikasturtean tenis eskolan amaitzen duten ikasleen izen-emateak
Tenisa
Teniseko kirol eskolako ikasleek, 2018/19 ikasturtea amaituta, jarraitu nahi badute, aipatu egunean Lasesarreko kiroldegiko bulegoetan, maila egiaztatzeko ebaluazio buletinarekin batera, izen-emateko orria betea eta sinatua aurkeztuko du. Hori koadernoaren amaieran dago.
Izen-ematea entregatzean, MATRIKULA ekainaren amaieran kobratuko da eta horrek plaza gordetzeko eskubidea emango du. Helbideratzea adierazten diguzun kontu zenbakian egingo da.
Lehenengo hiruhilekoaren (urri-abendua) zenbatekoa urrian helbideratuko da. Baja emanez gero, matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko.
Tenis eskolan ikasle berrien izen-ematea
Aldez aurretiko izen-ematea egin beharko dute MAILARI BURUZKO PROBA egiteko. Hori nahitaezkoa da eskolan sartzeko eta betiere teknikariek zehaztutako mailan plaza hutsak badaude.
Aldez Aurretiko Izen-ematea
Gorostitza eta Lasesarreko kiroldegietan
Mailaren proba
Gorostitzako kiroldegian
Izen-emateak
Lasesarreko kiroldegian
- Matrikula gauzatzeko, IKASLE BERRIEK Lasesarreko kiroldegiko bulegoetara eraman beharko dituzte lortutako maila egiaztatzen duen irakaslearen orria eta koaderno honen amaierako izen-emateko orria.
- Irailean harpidetutako ikasleen matrikula eta lehenengo hiruhilekoaren zenbatekoa urrian helbideratuko da.
- Gainerako bi hiruhilekoen zenbatekoa izen-emateko orrian adierazten den kontu zenbakian helbideratuko da.
Tokia
Jardueraren iraupena
Oharra: Ikasleak bakarrik izena emana duten egun eta orduen ziklora joan daitezke.
Maila berean egunak eta orduak ezin daitezke alda.
Adina
Helburuak
- Tenisaren kirol diziplinari hurbiltzea, adinaren eta ezagutza mailaren arabera ikasten hastea.
- Kirolariaren gaitasun psikomotorrak hobetzea eta mailen arabera teknikak lortzea.
- Jokoen bidez hezkuntza prestakuntza, arauak ezagutzea, lehiaketara bideratzeko partiden egiazko egoeren aurrean jartzea.