Martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak esan zuen COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera nazioarteko pandemia bat zela. Gaixotasunaren hedapena geldiarazteko, administrazio publikoek hainbat neurri ezarri zituzten; gure kasuan, Barakaldoko Udalak kirol-instalazio guztiak ixtea eta haietan ematen ziren zerbitzuak etetea erabaki zuen.
Espainiako Gobernuak alarma-egoeraren hainbat luzapen ezarri ditu, eta, horien ondorioz, pertsonen mugikortasuna eta zirkulazio askea asko mugatu dira bide publikoan.
Aurrekaririk gabeko egoera larri honen aurrean, Barakaldo Kirolak zerbitzutik honako hau jakinarazi nahi dizuegu:
BERTAN BEHERA GERATUTAKO JARDUERA ETA IKASTAROEN DIRUA ITZULTZEA
Barakaldo Kirolak zerbitzuak ez du kuotarik kobratu martxoan kirol-instalazioak itxi zirenetik, eta ez du kuotarik kobratuko kirol-instalazioak berriro ireki arte. Ildo horretatik, dirua ofizioz itzuliko da, aldez aurretik erreklamaziorik egin beharrik gabe, 2020ko martxoaren 13tik 31ra bitartean etenda egon diren ikastaroen eta jardueren kuoten proportzioan.
ABONATUEI DIRUA ITZULTZEA
Abonatuei zati proportzionala itzuliko zaie instalazioak behar bezala irekitzen direnean (itxita egondako denbora kalkulatu ahal izateko). Kuota helbideratuta badute, itzulketa horiek ofizioz egingo dira, interesdunak aldez aurretik erreklamaziorik egin beharrik gabe.
Ez badute kuota helbideratuta, prozesua konplexuagoa izango da; zeren eta abonatuak, HIRUGARRENEN FITXA (klikatu hemen) edo Bankuko ziurtagiria aurkeztu beharko du. Haren bidez, banketxeak egiaztatuko du interesduna dela itzulketa ordaintzeko kontuaren titularra dela. Dokumentazio hori instalazioak normaltasunez berriro irekitzen direnean entregatu beharko da.
Barakaldo Kirolak zerbitzuak 18.000 abonatu inguru ditu; beraz, pazientzia eta ulermena eskatzen dizuegu, itzulketak egiteko prozedura neketsua delako eta zehaztasuna behar delako; izan ere, udal-erakunde autonomo bat izanik, prozesuak zuzenbidearekin bat etorri behar du.