Arauak

Instalazioetan sartzeko arau orokorrak
Derrigorrezkoa da tornuak erabiltzea instalaziotan sartzeko, abonatu-txartela, sartzeko bonua edo sarrera-txartela aldean edukita, kontroleko langileei erakutsiz eskatzen duten guztietan.

4 urtetik beherakoek, haiek zaintzeaz arduratzen den pertsona heldu batek lagundurik, ez dute ezer ordaindu beharrik.

UKEko zerbitzuetako edozein enplegatuk aipatu agiriak erakustea eska diezaieke Erabiltzaile jaunandreei.

Takilak kirol jarduerak dirauen artean eta instalazioetan egon bitartean erabiliko dira. Behin eguneko jarduna amaitutakoan, UKEk, beharrezko diren bitartekoak erabiliz, okupaturik dauden takilak ireki eta husteko aukera uzten du bere esku instalazioak jendearentzat itxita daudenean.

UKEk ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileen giltzarrapoetan eragindako kalteen gainean aurreko paragrafoan aipaturiko takilen irekitzea egiterakoan.

Lehiaketak eta ikuskizunak antolatuz gero, erakunde antolatzaileek izango dute jendeak instalazioetan eginiko ekintzen erantzukizuna.

Pertsonei edo ondasunei eragindako edozein kalte egilearen edo egin duen taldearen erantzukizuna izango da.

Instalazioak erabiltzeko kirolerako jantziak erabili beharko dira eta kirol mota bakoitzaren bereizgarriak errespetatu beharko dira.

Instalazioen barnealdean jatea eta kristalezko objektuak sartzea debekatuta dago, kafetegiaren eremuan izan ezik.

Higiene-osasuneko arrazoiak direla medio, instalazioetan bizarra moztea eta depilatzea debekatuta dago.

Abenduaren 28ko 28/2005 Legea betez, instalazioetan erretzea debekatuta dago. Une bakoitzean indarrean dagoen legedia aplikatuko da.

Guztiz debekatuta dago instalazioetan edozein motatako animaliarekin sartzea. Ahalmen urrituentzako laguntza txakurrak izan ezik, Eusko Jaurlaritzako 10/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Jantziak aldatzeko, talde edo jarduera bakoitzari esleitu zaizkion aldageletara joan beharko da.

Kirol ekipamenduak erabiltzeko arauak

Aldageletan
Ez ekarri kiroldegira baliodun objekturik.

Aldageletako takilean gordeko dira norberaren gauzak, objektu pertsonalak ondo zainduta utziz beti.

UKE ez da, inolaz ere, takiletan gordetako objektuen erantzule, eta takilak ez dira erabiliko gordailu edo kontsigna gisa.

Takilak irekita eta hutsik geratu behar dira eguna amaitzean.

Derrigorrezkoa da aldageletan lur bustirako oinetakoak janztea, baita paperontziak erabiltzea ere.

8 urtetik gorako Erabiltzaile guztiak, aldagela egokian sartu behar dira.

Aldageletan debekatuta dago:

Jatea, beste erabiltzaileei eragozpenak sortzea (korrika egin, txistua bota, oihuka ibili...), tabakoa erretzea, alkohola edatea, bizarra kentzea edota depilatzea.

Ura zentzuz erabiltzea, bai iturrietakoa, eta bai, dutxetakoa ere.

Igerilekuetan
DERRIGORREZKOA DA:

Dutxatzea bainatu aurretik, baita bainatzeko gunera joatean ere, bereziki, komunak erabili eta gero.

Bainu-txanoa janztea.

Igerileku-eremuan bainujantzia, erabiltzea, edo, bestela, kirol arropa eta kirol oinetako egokiak. Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak kaleko jantziz edo oinetakoz bainu-eremuan sartzea. Instalazioko zerbitzuko langileek, bertan egotea nahitaezkoa denean, kaleko oinetakoak badituzte, plastikozko zorroak jantziko dituzte.

Instalazioak ezarritako ordutegia errespetatzea.

Karteletako oharrak, arauak eta seinaleak betetzea eta aintzat hartzea, era berean, sorosleek, monitoreek eta inslalazioko langileek emandako aholkuak errespetatzea.

GOMENDATZEN DA:

Txankletak janztea.

Igerilekuko kaleen eskuinaldean igeri egitea, bi noranzkoetako zirkulazioa erraztuz, eta horrela, igeriketa-eremuaren erabilera hobea lortuz.

Ura zentzuz erabiltzea, bai iturrietakoa, eta bai, dutxetakoa ere. Ura ondasun urria da, beraz, ez alferrik xahutu!

Bainatzeko gunean sartu aurretik, komunak erabiltzea.

DEBEKATUTA DAGO:

Igeritokietan arropa edota oinetako ezegoki jantzita egotea.

Xaboiak, xanpuak edo antzekoak erabiltzea igerileku-eremuko dutxetan.

Hegatsak, betaurrekoak (igerian espezifikoak direnak izan ezik), koltxonetak, flotagailuak, tamaina handiko jolas-materiala erabiltzea baimenik gabe. Hegatsek erabilera terapeutikoa izango dute soilik (lesioen errekuperaziorako), eta horren baimena eskuratu ahal izateko, Osakidetzaren egiaztapen-agiria aurkeztuko beharra dago UKEko bulegoetan.

Zauriak, larruazaleko eta gorputzeko gaitzak dituztenak bainatzeko gunean sartzea, eta bai, ukipenaren bidez erraz kutsatzen den gaixotasunaren baten susperraldian daudenak ere, ukipena zuzenekoa edo zeharkakoa uraren, elementu pasiboen (adibidez, kortxo-ilarak edo igeriketa-taulak), airearen, … bitartez izan daiteke.

Beirazko objektuak edo hauskorrak diren gauzak sartzea.

Jatea (udako kanpainan Gorostiza kiroldegiko kanpoko igerilekuen alboko belar naturaleko gunean izan ezik), erretzea, edari alkoholdunak edatea eta edozein motatako substantzia toxiko kontsumitzea.

Igerilekuetako ura zikintzea eta uretan txistua botatzea edo zintz egitea.

Beste erabiltzaileei eragozpenak sortzen dizkieten irrati edo soinu-aparatuak erabiltzea. Kasu guztietan, musikaren erreprodukzioa pertsonalizatua izango da (entzungailuen bidez).

Laguntzarik gabeko adingabeak igerilekueremuan egotea. Gurasoak edo tutore legalak dira adingabeen arduradun nagusi, eta bai, horiek egiten dutenaz ere, batez ere, baldin eta igerian ez badakite edo haurrak badira.

Kirol pistean (pabilioaiak, F/7, F/11 zelaiak, tenis eta paddle pistak)
Horrelako instalazioetan sartzeko kirol oinetakoak eta jantziak jantzi beharra dago.

Harrera-gelako langileek zehazten dute erabili beharreko aldagelak zein diren.

Erabat debekatuta dago erretzea edo instalazioak hondatu edo zikindu ditzaketen elikagaiak jatea: pipak, fruitu lehorrak eta abarrak.

Entrenatzeko materiala erabiltzen duten klubek, entrenamendua amaitu ostean, dagokien biltegietan utzi beharko dute materiala.

Horrelako instalazioen erreserba egiteko eta erabiltzeko aintzat hartuko dira ondorio horretarako emandako arauak.

Irregulartasunaren bat antzemanez gero, UKEko harrera-gelan horren berri eman beharko da.

DEBEKATUTA dago edozein merkataritza jarduerarik egitea instalazioetan, UKE jakitun jarri gabe eta beronen adostasuna izan gabe.

Erreserbak egiteko arau berriak

Ondasun publiko baten (kasu honetan, kirol instalazioak) erabilera pribatua aurrez erreserbatu duen lagunaren eskubideak eta betebeharrak erreserba egiten duen unean sortuko dira, baina ez erreserbaren gozamena lortzen duenean. Horrela bada, aurrez egindako erreserba horrek ekarri ditzakeen arriskuak, zerbitzuaren funtzionamendu txar bati egotzi ez bazaizkio, interesdunak borondatez hartuko ditu bere gain.

Erreserba deitezkeen instalazioak
Gorostitza eta Lasesarreko kiroldegietako eta Barakaldes pilotalekuko kirol-pista guztiak erreserbatzeko aukera dago.

Erreserba egiten duenak, eguneko, ordu bat soilik erreserba dezake aukeratutako instalazioa.

NOLA EGIN

Erreserbak egiteko bi modu daude: Gorostitza eta Lasesarreko kiroldegietan jarritako makina gaibanatzaileen bitartez edo bestela www.imdbarakaldouke.com web orrialdean erabiliz. Bigarrenaren kasuan ezinbestekoa da zerbitzu horretako alta hartzea, horretarako, UKEko bulegoetan datuak jasotakoan, ordainketa helbideratuak burutu ahal izateko gako bat egokitzen zaio interesatuari.

Ordaindu beharra dago erreserba egiten den une berean.

E-mailez ezin da inolako erreserbarik egin.

TELEFONOZ EZIN DA INOLAKO ERRESERBARIK EGIN.

Hutsegite informatiko edo matxurarik gertatuz gero, ezin da aurrez erreserbatu.

Erreserba egin ahal izateko aurretiko epea.

Abonatuek zazpi egun lehenago edozein pista erreserbatzeko aukera dute, baldin eta aukeratutako kiroldegietako makina erabiltzen badute, eta sei egun lehenago baldin eta erreserba beste kiroldegi batean edo Interneten egiten badute.

Abonatuak ez direnek hiru egun lehenago erreserbatu beharra daukate.

Makina gai-banatzaileak erabiltzeko dagokion instalazioa irekita egon behar da, Interneten bidezko erreserbak, ordea, eguneko 24 orduetan.

Bestalde, berehalako erreserbek (erreserbatu eta berehala burutzen direnak) ez dute inolako murrizketarik, hau da, pista libre izanez gero, nahi adina ordutarako erreserba daiteke, beti ere, pista erabili aurretik, erreserba eta ordainketa burutu behar direla kontuan edukiz.

Ordainketa motak
Makina gai-banatzaileen bidezko erreserbak egiteko honako bi modu daude: dirutan (makinetan txanponak sartu ahal dira beti, baita balio handiko zein txikiko billeteak ere, diru-kopuruaren arabera) edo banku-helbideratzearen bitartez. Bigarrenaren kasuan ezinbestekoa da zerbitzu horretako alta hartzea, horretarako, UKEko bulegoetan datuak jasotakoan, ordainketa helbideratuak burutu ahal izateko gako bat egokitzen zaio interesatuari.

Interneten bidezko erreserbak banku-helbideratzearen bitartez ordaintzen dira aurreko kasuan emandako pausoak burutuz.

EZ DA ONARTUKO ITZULITAKO ORDAINAGIRI HELBIDERATURIK

Ordainagiri helbideraturik ez ordaintzeak zerbitzuaren baja dakar berekin automatikoki, eta sortutako zorra kitatu arte, ezin izango da metodo horren bidezko inolako erreserba edo zerbitzurik ordaindu.

Ba al dago egindako erreserva baliogabetzeko aukerarik?
Behin erreserba egin ondoren, ezin da baliogabetu.

UKEri egotzitzako arrazoiak tarteko edo eguraldi txarra dela medio, kirola segurtasunez ezin praktika badaiteke eta erreserbatutako pista ezin erabil badaiteke, aldatzeko aukera dago Erreserban adierazitako ordutegian bertan eta kiroldegiko harrera-gela berean, non erreserbaren zenbatekoa itzuliko den, abonatu-txartelean edo, ez abonatuen kasuan, makinatik ateratako txartelean zenbatekoa kargatuz.

Baldin eta, erreserban adierazitako ordutegian, kiroldegian bertaratzerik ez badago, aldaketa bost (5) laneguneko epean egingo da, honela: harreragelan xede horretarako emandako eskabide-orria betez, hortik, UKEko bulegoetara bideratuko delarik, edo bestela, posta elektronikoaren bidez, reservas@imdbarakaldouke.com helbidera, zera adieraziz:

Interesatuaren izen-abizenak (abonatu-zenbakia, halakoa bada).

Erreserba berriaren eguna. Zein pistatan (zehaztu zein den pista zenbakia).

Zein ordutan.

Erreserba egiten duena aurkitzeko moduko telefonozenbakia.

Aldaketa egiteko zergatia.

UKEko administraritzak interesatuarekin jarriko da harremanetan, eta haren eskabideari buruz erabakitakoa jakinaraziko dio.

Errserbatutako pistan sartzeko
Abonatuek txartela erakutsi beharra daukate alokatutako pistan sartzeko.

Abonatuak ez direnek, ordea, txartela erosi behar dute dagokion pistan sartzeko eskubidea eskura dezaten (sarrera bakarra edo hamar sarrerako bonoa izan daitekeena).

Makina gai-banatzaileak inprimatutako ordezkagiria da egindako erreserbaren frogagiri bakarra.

Bestalde, harrera-lekuko enplegatuek edozein unetan eskatu ahal dute erreserbaren ordezkagiria edota abonamendu txartela zein sarrera-txartela.