BARAKALDO KIROLAK-eko INSTALAZIOAK IREKITZEA ETA PROTOKOLOA

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko Lehendakaritza Ministerioaren 463/2020 Errege Dekretua aplikatuz aitortutako alarma-egoeraren ondoren, trantsizio-prozesurako gaitasun estrategikoa baloratzeko irizpideetan ezarritako adierazleen bilakaerak markatzen ditu sektoreak pixkanaka berriz irekitzeko erritmoak, “normaltasun berrirako” bidean, eta berriro hasten diren jarduerek prebentzio-neurriei lotuta egon behar dute nahitaez, SARS-CoV-2aren transmisioaren aurrean.

Honako dokumentu hau dinamikoa izateaz gain, aldakorra dela esan beharra dago, COVID-19 pandemiak duen eboluzioaren arabera moldatuko baita.

LASESARREKO IGERILEKU ESTALIAK

FUNTZIONAMENDU PROTOKOLOA:

EDUKIERAK.-

Goizez % 50eko edukiera izango da eta arratsaldez % 50ekoa

JENDEARENTZAT IREKITZEKO EGUNA:

2020ko ekainak 22

ORDUTEGIAK.-

Igerilekuaren aisialdiko erabilerari dagokionez, hurrengo txanda hauek ezarrita daude:

Egunak: astelehenetik ostiralera:

Txanda: 07:15etik 14:30era

Txanda: 16:30etik 21:00etara.

Larunbatak:

Txanda: 08:15etik 14:30era

Txanda: 16:30etik 21:00etara.

Igandeak eta jaiegunak:

Txanda: 08:15etik 14:30era

Txanda: 16:30etik 21:00etara.

Igerileku-instalazioen garbiketa: 14:30etik 16:30era

IZEN-EMATEA:

Bakarrik BARAKALDO KIROLAK-eko ABONATUEK erreserbatu ahal izango dute aurretiko hitzordua, gehienez, bi egun lehenago.

Aurretiko hitzorduak kiroldegietako salmenta-puntuko terminaletan edo web-orrian eskuratuko dira; erreserba bakar bat egin daiteke pertsonako, eguneko eta ordutegiko, eta ezin izango da erreserba bat baino gehiago egin egun eta ordutegi-tarte berean.

Salmenta-puntuko terminalek edo web-orriak luzatutako tiketak instalazioko sarbidean entregatuko dira.

Edukieraren % 15 abonatu ez diren erabiltzaileentzat gordeko da, eta terminalean ordaindu beharko dute sarrera, era berean, egun bat lehenago edo egun berean egingo dute erreserba, aipatutako ehunekoaren edukiera agortu arte (instalazioan sartzean, izena, NAN, data eta ordua erakutsiko dituzte).

GOMENDIOAK.-

Igerilekura joan aurretik:

  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzu, sukarra, eztula edo arnas sintomak, ez joan igerilekura. Kontsultatu zure osasun-zentroarekin.
  • Galdetu erabilera, sarbide eta edukiera-baldintzen inguruan.
  • Instalaziora ez joatea gomendatzen zaie talde kalteberei (60 urtetik gorakoei, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia diagnostikatuta daukaten pertsonei eta haurdunei), eta joango balira, haien erantzukizupean izango litzateke.

Igerilekuan eta instalazio osoan:

  • 25 metroko igerilekuko edukiera: bost erabiltzaile kaleko.
  • Ikasketa eta plisti-plastako igerilekuetako edukiera: 19 erabiltzaile igerilekuko.
  • Segurtasun-distantziak mantentzeko asmoz, aldageletako jesarlekuak zintekin mugarritu egingo dira.
  • Instalazioetan sartu aurretik, erabiltzaileentzat propio ipinitako soluzio desinfektatzailea eskuetan igurtzi beharra dago.
  • Osasun-agintariek egindako gomendioei jarraiki, DERRIGORREZKOA da instalazioan dagoen orok maskara jartzea, gune pertsonalizatuetan izan ezik, betiere segurtasun-neurriak gordetzen badituzte.
  • Ezin izango dira takilak erabili.
  • Ez da hamakarik jarriko solarium-eremuan, ezta solariuma erabiliko ere.
  • Plisti-plasta eta ikasketako ontzien edukiera eta segurtasun-distantzia errespetatuko dira.
  • Jolas eta Spa igerilekuak itxita egongo dira.
  • Ez da inolako materialik utziko edo emango (betaurrekoak, burbuilak, jolas edo kirol materiala eta abar).
  • Aldageletako dutxak erabili ahal izango dira, betiere segurtasun-distantziak mantentzen badira.
  • Erabiltzaileek igerilekuko dutxa erabili behar dute euren jarduera egin aurretik eta ondoren (xaboirik eta xanpurik gabe).
  • Komuna erabili ahal izango dute, betiere higiene eta edukiera-arauak betetzen badituzte.
  • Eskuak maiz garbitu eta desinfektatu. Aurretik eskuak garbitu gabe ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Espazioa banatu egin beharko da, bi metroko gutxieneko segurtasun-distantzia erabiltzaile guztien artean bermatu ahal izateko
  • Egungo egoeran, igerilekuetako osasun-araudiak ahalbidetzen duen mailarik altuenean ipiniko dira igerilekuko uraren desinfektatzaile-mailak (kloro/bromoa); beraz, OSO GOMENDAGARRIA DA IGERILEKUKO BETAURREKOAK ERABILTZEA.
  • Behin jarduera amaitu eta gero, erabiltzaileak maskararekin egon beharko du une oro.
  • Soroslearentzako gune bat ezarriko da, bere urruntasuna eta bere lana egiteko behar besteko ikuspena ziurtatzeko.
  • Zaindu itzazu adingabeak, eta behin eta berriz ohartu prebentzio-neurriak bete ditzaten.
  • Ez inorekin partekatu toallak edo bestelako objektu pertsonalik. Etxera iritsi bezain laster, garbitu toallak eta bainujantziak.
  • Ez saltorik egin uretara ertzetik eta ez erabili baloiak, koltxonetak eta abarrak.
  • Igerilekuko ontzian ezarritako edukiera une oro errespetatu beharko da.

LASESARRE KIROL PABILIOIA

ITXITA

ASESARRE KIROLDEGIKO FITNESS GELA

ITXITA

LASESARRE KIROLDEGIKO GIMNASIOAK

ITXITA

GOROSTITZAKO KANPOKO IGERILEKUA

FUNTZIONAMENDU PROTOKOLOA:

EDUKIERAK.-

Ezarritako edukiera osatu ostean, abonatuak ezin izango da instalazioan sartu

Goizez % 50eko edukiera izango da eta arratsaldez % 50ekoa

JENDEARENTZAT IREKITA DAUDEN EGUNAK:

2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era

ORDUTEGIAK.-

Igerilekuaren aisialdiko erabilerari dagokionez, hurrengo txanda hauek ezarrita daude:

Egunak: astelehenetik igandera

Txanda: 10:30etik 15:00etara

Txanda: 16:00etatik 20:00etara

Igerilekuko instalazioaren garbiketa: 15:00etatik 16:00etara

IZEN-EMATEA:

Bakarrik BARAKALDO KIROLAK-eko ABONATUEK erreserbatu ahal izango dute aurretiko hitzordua, gehienez, bi egun lehenago.

Aurretiko hitzorduak kiroldegietako salmenta-puntuko terminaletan edo web-orrian eskuratuko dira; erreserba bakar bat egin daiteke pertsonako, eguneko eta ordutegi-tarteko, eta ezin izango da erreserba bat baino gehiago egin egun eta ordutegi-tarte berean.

Luzatutako tiketa erabiliz, kiroldegiko aparkalekuko sarrera ondoan dagoen ate urdinetik sartu behar da instalazioan.

Zinpeko guarda batek tiketa jaso eta ordutegi zuzena ote den egiaztatuko du.

Edukieraren % 15 abonatu ez diren erabiltzaileentzat gordeko da, eta terminalean ordaindu beharko dute, halaber, egun bat lehenago edo egun berean egingo dute erreserba, aipatutako ehunekoaren edukiera agortu arte (instalazioan sartzean, izena, NAN, data eta ordua erakutsiko dituzte).

GOMENDIOAK.-

Igerilekura joan aurretik:

  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzu, sukarra, eztula edo arnas sintomak, ez joan igerilekura. Kontsultatu zure osasun-zentroarekin.
  • Galdetu erabilera, sarbide eta edukiera-baldintzen inguruan.
  • Instalaziora ez joatea gomendatzen zaie talde kalteberei (60 urtetik gorakoei, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia diagnostikatuta daukaten pertsonei eta haurdunei), eta joango balira, haien erantzukizupean izango litzateke.

Igerilekuan eta instalazio osoan:

  • Igerileku olinpikoko edukiera: hamar erabiltzaile kaleko.
  • Haur-igerilekuetako edukiera: 14 erabiltzaile igerilekuko.
  • Instalazioetan sartu aurretik, erabiltzaileentzat propio ipinitako soluzio desinfektatzailea eskuetan igurtzi beharra dago.
  • Igerilekuko ontzi olinpikoko sei kale koltxonetaz hornituko dira, noranzko bakarrekoak eta segurtasun-distantziak errespetatzen dituztenak.
  • Bainu librerako bi kale egongo dira, edukiera eta segurtasun-distantziak errespetatzen dituztenak.
  • Osasun-agintariek egindako gomendioei jarraiki, DERRIGORREZKOA da instalazioan dagoen orok maskara jartzea, gune pertsonalizatuetan izan ezik, betiere segurtasun-neurriak gordetzen badituzte.
  • Ez da hamakarik jarriko solarium-eremuan.
  • Ez da inolako materialik utziko edo emango (betaurrekoak, burbuilak, jolas edo kirol materiala eta abar).
  • Aldagelak ezin izango dira erabili.
  • Iturriak itxita egongo dira.
  • Erabiltzaileek igerilekuko dutxa erabili behar dute euren jarduera egin aurretik eta ondoren (xaboirik eta xanpurik gabe).
  • Sei konketadun sanitario kimiko egongo dira, baita mugikortasun urriko pertsonentzako sanitario bat ere.
  • Eskuak maiz garbitu eta desinfektatu. Aurretik eskuak garbitu gabe ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Espazioa banatu egin beharko da, bi metroko gutxieneko segurtasun-distantzia erabiltzaile guztien artean bermatu ahal izateko.
  • Egungo egoeran, igerilekuetako osasun-araudiak ahalbidetzen duen mailarik altuenean ipiniko dira igerilekuko uraren desinfektatzaile-mailak (kloro/bromoa); beraz, OSO GOMENDAGARRIA DA IGERILEKUKO BETAURREKOAK ERABILTZEA.
  • Behin jarduera amaitu eta gero, erabiltzaileak maskararekin egon beharko du une oro.
  • Soroslearentzako gune bat ezarriko da, bere urruntasuna eta bere lana egiteko behar besteko ikuspena ziurtatzeko.
  • Zaindu itzazu adingabeak, eta behin eta berriz ohartu prebentzio-neurriak bete ditzaten.
  • Ez inorekin partekatu toallak edo bestelako objektu pertsonalik. Etxera iritsi bezain laster, garbitu toallak eta bainujantziak.
  • Ez saltorik egin uretara ertzetik eta ez erabili baloiak, koltxonetak eta abarrak.
  • Igerilekuko ontzian ezarritako edukiera eta bainularien arteko segurtasun-distantzia une oro errespetatu behar dira.

TENIS, PADELL PISTAK ETA LASESARRE ETA GOROSTIZAKO PILOTALEKUAK ERRESERBATZEA

FUNTZIONAMENDU PROTOKOLOA:

JENDEARENTZAT IREKITZEKO EGUNA:

2020ko ekainak 22

ORDUTEGIAK.-

Erreserba egiteko azken ordutegi-tartea: instalazio bakoitzeko 20:00etatik 21:00etara eta astelehenetik igandera, 15:00etatik 17:00etara izan ezik, garbiketa egiten baita.

IZEN-EMATEA:

Bakarrik BARAKALDO KIROLAK-eko ABONATUEK erreserbatu ahal izango dute aurretiko hitzordua, instalazio bakoitzaren erabilera-araudian ezarritako aurrerapena kontuan harturik.

Era berean, tasa bakoitzean ezarritako zenbatekoa aplikatuko da.

ABONATU ez den erabiltzaile batekin instalazioan sartuz gero, haren datuak erakutsi behar dira kiroldegietako harreragunean.

GOMENDIOAK.-

Igerilekura joan aurretik:

  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzu, sukarra, eztula edo arnas sintomak, ez joan igerilekura. Kontsultatu zure osasun-zentroarekin.
  • Galdetu erabilera, sarbide eta edukiera-baldintzen inguruan.
  • Instalaziora ez joatea gomendatzen zaie talde kalteberei (60 urtetik gorakoei, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia diagnostikatuta daukaten pertsonei eta haurdunei), eta joango balira, haien erantzukizupean izango litzateke.

Instalazio osoan:

  • Instalazioetan sartu aurretik, erabiltzaileentzat propio ipinitako soluzio desinfektatzailea eskuetan igurtzi beharra dago.
  • Osasun-agintariek egindako gomendioei jarraiki, DERRIGORREZKOA da instalazioan dagoen orok maskara jartzea, gune pertsonalizatuetan izan ezik, betiere segurtasun-neurriak gordetzen badituzte.
  • Ezin izango dira takilak erabili.
  • Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, betiere beharrezko segurtasun-neurriak eta distantziak gordetzen badira, baita edukiera ere.
  • Komuna erabili ahal izango da, betiere higiene eta edukiera-arauak betetzen badira.
  • Eskuak maiz garbitu eta desinfektatu. Aurretik eskuak garbitu gabe ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Espazioa banatu egin beharko da, bi metroko gutxieneko segurtasun-distantzia erabiltzaile guztien artean bermatu ahal izateko
  • Behin jarduera amaitu eta gero, erabiltzaileak maskararekin egon beharko du une oro.
  • Ez inorekin partekatu toallak edo bestelako objektu pertsonalak. Etxera iritsi bezain laster, garbitu toallak eta kirol arropa.

GOROSTIZA KIROLDEGIKO BAINU TURKIARRAK

ITXITA

GOROSTIZA KIROLDEGIKO ROKODROMOA

ITXITA

GOROSTIZA KIROLDEGIKO FITNESS GIMNASIOA

ITXITA

GOROSTIZA KIROLDEGIKO KLUBEN GIMNASIOA

ITXITA

GOROSTIZAKO IGERILEKU ESTALIA

ITXITA

LASESARRE KIROLDEGIKO FITNESS GELA

ITXITA

DONE BIKENDI KIROL HIRIKO ATLETISMO PISTA

FUNTZIONAMENDU PROTOKOLOA:

EDUKIERAK.-

Segurtasun-distantziak mantendu: 2 m.

JENDEARENTZAT IREKITZEKO EGUNA:

2020ko ekainak 22

ORDUTEGIAK.-

Instalazio bakoitzaren ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 17:00etara izan ezik, garbiketa egiten baita.

SARBIDEAK:

Bakarrik BARAKALDO KIROLAK-eko ABONATUAK eta Club Atletismo Barakaldoko erabiltzaileak sartu ahal dira.

GOMENDIOAK.-

Igerilekura joan aurretik:

  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak badituzu, sukarra, eztula edo arnas sintomak, ez joan igerilekura. Kontsultatu zure osasun-zentroarekin.
  • Galdetu erabilera, sarbide eta edukiera-baldintzen inguruan.
  • Instalaziora ez joatea gomendatzen zaie talde kalteberei (60 urtetik gorakoei, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia diagnostikatuta daukaten pertsonei eta haurdunei), eta joango balira, haien erantzukizupean izango litzateke.

Instalazio osoan:

  • Osasun-agintariek egindako gomendioei jarraiki, DERRIGORREZKOA da instalazioan dagoen orok maskara jartzea.
  • Ezin izango dira takilak erabili.
  • Aldageletako dutxak ezgaituta egongo dira.
  • Aldagelak itxita egongo dira.
  • Ezin izango da material komunik erabili (fosoak, koltxonetak, hesiak eta abarrak).
  • Espazioa banatu egin beharko da, bi metroko gutxieneko segurtasun-distantzia erabiltzaile guztien artean bermatu ahal izateko.
  • Behin jarduera amaitu eta gero, erabiltzaileak maskararekin egon beharko du une oro.
  • Ez inorekin partekatu toallak edo bestelako objektu pertsonalak. Etxera iritsi bezain laster, garbitu toallak eta kirol arropa.
  • Komuna erabili ahal izango da, betiere higiene eta edukiera-arauak betetzen badira.
  • Eskuak maiz garbitu eta desinfektatu. Aurretik eskuak garbitu gabe ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Erabiltzailearen datu hauek hartuko dira: izena, telefonoa, jardueraren eguna eta ordua.

BARAKALDES FRONTOIA

ITXITA

FUTBOL ZELAIAK (SERRALTA, LA SIEBE, ANTSIO)

ITXITA