BARAKALDO KIROLAK ERAKUNDEAREN ARAUAK, COVID-19a DELA ETA, URRIAREN 26ko LEHENDAKARIAREN 36/2020 DEKRETUAREKIN BAT

  • Hasiera
  • Albisteak
  • Albisteak
  • BARAKALDO KIROLAK ERAKUNDEAREN ARAUAK, COVID-19a DELA ETA, URRIAREN 26ko LEHENDAKARIAREN 36/2020 DEKRETUAREKIN BAT

Barakaldo Kirolak ahalegindu egingo da haren zerbitzuak eta jarduerak Dekretura egokitzen.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dituen azken neurri zehatzen eraginez, azaroaren 7tik aurrera, Barakaldo Kirolak erakundearen udal instalazioak erabiltzen dituzten kirol klub eta pertsona guztiek, informazio berria egon arte, nahitaez bete beharreko arau hauek gorde beharko dituzte:

1. Bertan behera geldituko dira eskola kiroleko eta kirol federatuko jarduera guztiak (entrenamenduak eta lehiaketak), lehiaketa profesionaletan, erdi profesionaletan eta Euskal Federazioko mailarik gorenetan ari diren kategoria absolutuen kasuan izan ezik.


2. Jarduera guztiak 21:00etan bukatu beharko dira, erabiltzaileek 22:00ak arte duten zirkulazio askatasuna errespetatze aldera. Muga horretatik kanpo geldituko dira klub profesionalak edo erdi profesionalak (22:00ak arte aritu ahalko dira), urriaren 26ko Lehendakariaren Dekretuko 1. artikuluko 2d) puntuarekin bat.

3. Kirol ekitaldietan ezingo da ikuslerik egon, ez entrenamenduetan, ez lehiaketetan.

4. Ezingo dira aldagelak eta dutxak erabili. Salbuespen bakarra igerilekuetan egongo da: dutxarik gabeko aldagelak gaituko dira igerilarientzat.

5. Kafetegiak eta edaritegiak itxita egongo dira.

6. Gimnasio-fitness aretoan, jarduerak banaka egingo dira, distantziak gordeta. Maskara uneoro eraman beharko da, eta gehieneko edukiera (% 40) errespetatu beharko da.

7. Zirkulazio guneetan eta igarobideetan beharrezkoa den denbora bakarrik egongo dira erabiltzaileak.

8. Maskara uneoro erabili beharko da, baita kirola egin bitartean ere, igeriketaren kasuan izan ezik.

9. Kirola egin bitartean, 1,5 metroko distantzia gorde beharko da pertsonen artean, eta taldeak gehienez ere 6 pertsonakoak izango dira (begirale bakoitzak talde bat baino gehiago izan ditzake). Edukierak ez du % 40a gaindituko.

10. Baimenduta dago banakako kirola egiteko (soilik ikastaroak eta programatutako jarduerak) bizitokiko udalerriarekin muga egiten duen udalerri bateko kiroldegira joatea.

Barakaldon, 2020ko azaroaren 9an                                                                                                                                                                                       Zuzendaritza