mugiment kiroltxartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.        
        
    Baldintza
Familia bazkide txartelaren barruan sartuko dira: titularra ezkontidea eta 21 urte baino gutxiago dauzkaten seme-alabak eta 24 urte baino gutxiagoko seme-alabak, ikasten edo langabezian daudenean eta urtero behar bezala justifikatzen badute.
- Bazkide bajak abenduaren 15aren aurretik jakinarazi beharko dira.
 - Urtarrilaren 31tik ez da onartuko ordainagiri helbideratuen itzulketarik.
 - Instalazioan sartzeko derrigorrezkoa da bazkide edo erabiltzaile txartela aurkeztea, bestela, sarrera ordaindu beharra dago.
 - UKEk ez da erantzule izango igerilekuaren erabiltzaileek izan ditzaketen istripuez, baldin eta erabiltzaileek igerian ez dakitelako edo zuhurtziaz jokatu ez dutelako gertatzen bada.
 - Horregatik, debekatua geratzen da 12 urte baino gutxiagoko haurrak sartzea (Udal Kirol Erakundeak berak antolatutako programa edo ikastaroetako partaideak izan ezik), haiek zaintzeaz arduratzen den pertsona heldu batek lagundurik ez badoaz.
 - UKEk argi eta garbi esango du igerilekuaren kaleak nola banatzen diren horretarako behar diren seinaleak jarrita; beti ere, igerilekuan garatzen diren bestelako jarduerak errespetatuz: bainu librea, ikastaroak nahiz jarduerak eta kluben egitarauak.
 - Bazkide txartela behar ez den moduko erabilerak, gutxienez 15 egungo zigorra izango du.
 - Edozein zerbitzutako bonuen epea abenduaren 31n amaitzen da.
 - UKEk entrenamendu edota lehiaketetarako ordutegiak egokitzeko eskubidea bere esku uzten du, hala nola, gizarte kiroleko jarduerak, bere eskupean dauden instalazio guztietan, erabiltzaileei aldez aurretik ohartaraziz.
 - Ikastaroengatik, udal eskolagatik, klubengatik edota beste programaturiko jarduerengatik, erabiltzeko moduko ur-orria, batzuetan %50ean beteta egon daitekeela jakinarazten zaie erabiltzaileei.
 - Herriko eskola-taldeei prezioa berezi bat ezarriko zaie igerilekuko sarreretan (2,00 € ume bakoitzeko), horretarako aldez aurretik eskatu beharra dago, eskola-ordutegiaren barruan eta gehienez ordu bitarako izango da. Gehienezko kopurua 30 ikasle da.
 - Takila guztiak hutsik geratu behar dira eguneko jardunaren ostean, hortaz, UKEk, beharrezko diren bitartekoak erabiliz, okupaturik dauden takilak ireki eta husteko aukera uzten du bere esku instalazioak jendearentzat itxita daudenean.
 - UKEk ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileen giltzarrapoetan eragindako kalteen gainean aurreko paragrafoan aipaturiko takilen irekitzea egiterakoan.
 
Eskubideak
- Erabiltzaile guztiek eskubidea izango dute Udal Erakunde honetako instalazioak erabiltzeko, ezarritako arauen arabera eta instalazioak jendearentzat irekita daudeneko orduetan.
 - Bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak edo iradokizunak egiteko xedez, edozein unetan, instalazioetako zerbitzuetako edozein enplegaturi nor den esateko eskaera egitea.
 - UKEko zerbitzuetako enplegatuek begirune osoa erakustea eta zuzentasunez eta atseginez tratatzea.
 - Instalazioei edo zerbitzuei buruzko edozein zalantza, iradokizun edo kexa aurkeztea UKEren aurrean.
 
Betebeharrak
- Abonatuek eta erabiltzaileek, oro har, honako betebehar hauek dituzte:
 - Instalazioak eta zerbitzuak erabiltzea araudi honetako arauak betez eta UKEko zerbitzuetako langileek esandako moduan.
 - Instalazioak eta bertako ekipamendua behar bezala erabiltzea, eta laguntza ematea gainerako erabiltzaileek ere zuzen erabil ditzaten.
 - Beste erabiltzaileekiko begirunea izatea.
 - Zerbitzuen onura jaso aurretik, Legeak ezarritako eta indarrean dauden Tasak edo Prezio Publikoak ordaintzea.
 - UKEko zerbitzuetako enplegatuei funtzionamenduarazoak, hausturak, hutsuneak edo araudi honetan ezarritakoaren hausteak jakinaraztea.
 - Instalazioetan zuzen jokatzea eta, hala, enplegatuen lana erraztea.
 

