IGERIKETA ETA UDALAREN KIROL-ESKOKAK
Jarduera horiei dagokienez, alarma-egoera igarotzen denean –espero dugu laster izatea eta ahalik eta ondorio txikienekin zentzu guztietan–, kirol-jarduerari berrekiteko ahalegina egingo da, hura bertan behera geratu zen tokitik.
Martxotik ekainera bitarteko hiru hilean behingo igeriketa-ikastaroetan izena eman duten pertsonen kasuan (haurtxoak, haurrak eta helduak), Barakaldo Kirolak zerbitzuak aukera emango die matrikula baliozkotu eta urteko azken hiruhilekoan egiteko ikastaroa, instalazio berean.
Igeriketa Eskolari (Lasesarre) eta Tenis Eskolari (Gorostiza) dagokienez, martxoan izena emanda zuten ikasle guztiak urriaren 1etik aurrera itzuli ahal izango dira jarduerara, maila, egun eta ordutegi berean. Abenduan erabakiko da zein ikasle igotzen den mailaz.
Atletismo Eskolari (San Bizenteko Kirol Hiria) eta Eskupilota Eskolari (Barakaldoko frontoia) dagokienez, martxoan izena emanda zuten ikasle guztiak urriaren 1etik aurrera itzuli ahal izango dira jarduerara, egun eta ordutegi berean. Urrian egingo da Eskola Kiroleko kategoriaren araberako egun- eta ordutegi-aldaketa.
ETXEAN ARIKETA FISIKOA EGITEA
Barakaldo Kirolak zerbitzuak etxetik jarduera fisikoa egitera animatu nahi zaituzte, eta, horretarako, gogoratzen dizuegu Mootiv doako aplikazioa (www.barakaldokirolak.eus) jarri dugula denon eskura kirol-instalazioak berriz ireki arte. Aplikazio hori abonatuek zein abonatuta ez daudenek erabili ahalko dute, eta egunerokorako kirol-entrenamenduak eta bakoitzaren interesen, beharren eta helburuen araberako entrenamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditu, banaka zein familian egitekoak.
PROTOKOLO BERRIAK, ORDUTEGI ETA ESPAZIOEN EGOKITZAPENA ETA AURREKONTUAREN ALDAKETAK
Ezohiko larrialdi-egoera honek dakarren ziurgabetasuna ikusita eta osasun-arloko agintari publikoek ezartzen dituzten irizpideei eta erabateko normaltasunera iristeko prozesuari men eginez, Barakaldo Kirolak kalitatezko zerbitzu bat eskaintzen saiatuko da. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da ordutegi- eta espazio-aldaketak egon daitezkeela segurtasun-distantziei, edukierei, ordu-tarteei eta bestelako alderdi batzuei dagokienez, pandemia hedatzea saihesteko. Horrek berekin ekar dezake abonatuen, kirol-kluben eta eskola-kirolaren artean banatzen diren ikastaro, ekitaldi, ordutegi eta espazioak aldatzea, edo haiek etetea.